Karbono Aztarna

Aurkezpena

Donostiako Easo Politeknikoa LHIIn urte asko daramagu lanean gure jarduerak sortzen duen ingurumen-inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin, hezkuntza-komunitatea sentsibilizatu nahian jasangarriagoak izatera eramango gaituzten ohiturak eta konpromisoak har ditzan. Horren adierazgarri dira egin diren sentsibilizazio-kanpaina ugari, bereziki Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola goi mailako zikloko ikasleek eta irakasleek egindakoak, baita Agenda 21 batzordearen ekimenak edo ISO 14001:2015 eta eskolako A21 Eskola Jasangarriaren ziurtagiriak lortu izana ere.

Kutsadurari eta klima-aldaketari buruzko egungo arazoak direla eta, Easo Politeknikoak 2015/16 ikasturtetik aurrera erabilerraza izango den karbono-aztarna kalkulatzeko tresna bat sortzen dihardu. Helburua bere jarduerak sortzen dituen berotegi-efektuko gasen emisioak neurtzea, emaitzak aztertzea eta emisio horiek arintzeko ekintzen konpromisoa hartzea da.

Pertsona guztioi dagokigun gaia izanik, Easo Politeknikoak tresna hau beste ikastetxeekin eta beste erakundeekin partekatu nahi du, ingurumen-kontzientzia areagotzen laguntzeko, beren egoeraren analisia eta hartu beharreko neurriak zehaztea errazteko, murgilduta gauden krisi klimatikoaren aurkako borrokan lagun dezagun pertsona guztien artean.

Horregatik, Donostiako Zubiri-Manteo BHIko informatikako ziklo batek eta Easo Politeknikoko Ingurumen Hezkuntza zikloak elkarlanean egindako erreminta hau argitaratu dugu, beste edozein hezkuntza-komunitatek edo erakundek erabili ahal izan dezan.

Erabilgarria izatea espero dugu eta ingurumen aztarna gero eta txikiagoa izan dadin gure konpromisoa handitzen laguntzea.

Zer da Karbono Aztarna?

Bonbilekin

Klima aldaketa, Berotegi Efektuko Gasen (BEG) eta bereziki CO2 isurpena areagotzeak eragina, gure garaiko arazo nagusienetako bat da eta badaude ebidentzia argiak areagotze hori giza jarduerek sortua dela adierazten dutenak. Gaur egun, burutzen ditugun ia jarduera guztiek eta dauzkagun eta erabiltzen ditugun ondasun gehienek ura, energia, erregai fosilak… bezalako lehengaiak kontsumitzea eskatzen dute eta, horrez gain, hondakinak sortzea ere bai, atmosferara egiten den isurpen hori lagunduz. Karbono Aztarna berotegi efektuko gas guztien neurri gisa ezagutzen da. BEG ere deitzen zaien gas hauek efektu zuzenaz (ikastetxeak/erakundeak) edo zeharkakoaz (hirugarrenek) igortzen dira.

Ikuspegi honetatik, Karbono Aztarnak erakundeek igorpen horiei egiten dieten ekarpenaren neurketa adierazten du. Honek erakunde sozialki arduratsuak izaten laguntzen digu eta, klima aldaketari egiten diogun ekarpena urritzearren, herritarren artean jardunbide jasangarriagoak hedatzearen beharraz kontzientziatzeko beste aukera bat eskaintzen digu. Ekimen honen bidez BEGen isuri kopurua zenbatu nahi da, CO2 baliokideko isurketetan neurtuta. Gas hauek gure erakundearen eguneroko jardueren eraginez askatzen dira atmosferara, erabiltzen ditugun produktuen bizi-zikloaren ikuspegia barne hartuz, lehengaiak eskuratzen ditugunetik hondakin gisa kudeatzen ditugun arte. Horrek kontsumitzaileei zein produktu erosi erabakitzeko aukera eskaintzen die.

Funtzionamendua

Inoiz ez da hain erraza izan Karbono arrastoaren kalkulua egitea. Zure kontua aktibatu ondoren, jarraitu hurrengo urratsak.

Hasteko eraikina erregistratu behar duzu, izen bat eta bere helbidea adierazi, besterik ez.
Eraikinak sartzen bukatu duzunean, sartu eskatutako datuak. Litekeena da fakturak eskura eduki behar izatea, datuak zehaztasunez osatu ahal izateko.
Datu batzuk sartu ondoren eskura izango dituzu grafikoak, aurreko urteetako balioekin alderatzeko aukerarekin.

Ikastetxe parte hartzaileak

Jarraian jada karbono aztarnaren jarraipena egiteko aplikazioa erabiltzen ari diren ikastetxeak ikus ditzakezu.

    Kontaktua